Hasiera  |  Kontaktua  |  Webgune mapa
  |    |  

ANALISIA ETA UREN KONTROLA

OTARI-ren instalakuntzetan laborategi akreditatu bat daukagu, uraren analisi kimiko osoa egiteko beharrezko eta egokiak diren baliabideez hornitua. Horrez gain, egokitzapen edo tratamendu-probak, eta erretxina trukatzaile edo uraren tratamendu-instalazioei dagozkien bestelako elementuen analisiak egiteko baliagarri da.

Teknikari bakoitzak bere maleta dauka material eta erreaktiboekin hornitua, instalazioen kontrolerako eta ikuskapenerako analisi guztiak instalazio bertan egiteko, eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak azkar eta eraginkortasun osoz martxan jartzeko.

Zerbitzu guzti honen osagarri, zuzeneko harremana dugu akreditatutako eta egiaztatutako beste laborategi batzuekin, proiektu eta analisi jakinetan elkarlanean jarduteko.

Powered by Logo IDS IngenierĂ­a de Sistemas, S.A. © 2018 iVector WebSites