Barruko ingurumen-kalitatea
Osasunaren Mundu Erakundeak egiaztatu du barruko ingurumen-kalitateak hein batean pertsonen ongizatea eta erosotasuna baldintzatzen dituela, eta, izan ere, jatorri desberdinetako kutsatzaileak jasaten dituzte, eta, ondorioz, gaixotasunak pairatu, hala nola eraikin gaixoaren sindromea eta lipoatrofia muskularra.
Hain zuzen, herrialde industrializatuetan bizi direnek eremu itxietan (lana, egoitza, etxea) ematen dute egunaren parterik handiena (denbora osoaren % 60-80).
Araudi aplikagarria
Barruko ingurumen-kalitatea erregulatzen duen EITE, apirilaren 5eko 238/2013 Errege Dekretua, aldatzea. Barruko aire-kalitatea mantentzeko derrigorrezko bi zeregin barne hartzen ditu:
-
Hoditeria-sarea aztertzea UNE 100012 arauari jarraikiz.
-
Ingurumen-kalitatea aztertzea UNE 171330 arauari jarraikiz. Hiru zati ditu:
​
-
UNE 171330-1:2008 Barruko ingurumen-kalitatea.
1. zatia: barruko ingurumen-kalitatea diagnostikatzea.
​
-
​UNE 171330-2:2014 Barruko ingurumen-kalitatea.
2. zatia: barruko ingurumen-kalitatea ikuskatzeko prozedurak.
​
-
UNE 171330-3:2010 Barruko ingurumen-kalitatea.
3. zatia: barruko ingurumenak kudeatzeko sistema.
Nola lagun zaitzakegu?
Zure lantokiaren barruko ingurumen-kalitatea zehazte aldera, honakoa proposatzen dizugu:
Galdeketa bat egitea, UNE arauei jarraikiz kontuan hartu beharreko elementuen informaziorik garrantzitsuena jasotzeko.
Ingurumeneko parametroak zehaztea zure instalazioaren beharren arabera.
Lortutako emaitzak baloratzea eta neurri zuzentzaileak proposatzea, eta txostena bidaltzea, hobetu beharreko parametroak zehazte aldera.
LINKS
ABOUT
Tel: 943 611 372
Pol. Arretxe-Ugalde - C/ Ezurriki, 3120305 IRUN - Gipuzkoa - Spain
SOCIAL
Política de privacidad
Aviso legal
Uso de cookies