top of page

Nortzuk gara

Ur industrialaren tratamenduan esperientzia handiko teknikari talde batek sortu zuen OTARI Ingeniería del Agua, Irunen, 1996an.

 

Sail Teknikoak ur-tratamenduaren eta -egokitzapenaren arloan etengabeko prestakuntza egin du sektorean hasi zenetik, 70eko hamarkadan.

 

Urteekin, ur-tratamenduari beste ikuspegi bat eman dioten aktiboak txertatu dira, betiere bezeroaren arretari eta produktu-formulazioaren kalitateari lehentasuna emanez.

OTARI Ingeniería del Agua, S.L. enpresa espezializatua da: produktu kimikoen EGOKITZAPENA eta lurrun-galdaretako uraren, hozte-zirkuituen, elikagaien prozesu termikoen, hondakin-uren eta alderantzizko osmosiaren TRATAMENDUA egiten ditu, kasuan kasuko irtenbideak emanez.

 

Urarekin funtzionatzen duten instalazio industrialetan (zirkuituak, lurrun-kondentsadoreak, alderantzizko osmosiaren instalazioak, etab.) korrosioa, inkrustazioa eta kutsadura biologikoa prebenitzeko produktuak fabrikatzen ditugu.

 

865/2003 Errege Dekretua betez, legionella prebenitzeko biozida homologatuak fabrikatzen ditugu.

Nosotros
14.png

OTARI Ingeniería del Agua, S.L.

-k instalazio bat du Irunen. Bertan, ur-tratamendurako ekipoak diseinatu (iragazkiak, biguntzaileak, alderantzizko osmosia, etab.) eta uraren egokitzapenerako produktuak fabrikatzen dituzte (biozidak eta korrosio- eta inkrustazio-kontrakoak). 

 

Bere Sail Tekniko eta Komertzialak nazio mailako estaldura ematen du.

 

OTARIren instalazioetan laborategia dugu, analisi kimikoak, tratamendu-entseguak eta uraren aurretratamendurako instalazioetako elementuak aztertzeko bitartekoz hornituta.

 

OTARI Ingeniería del Agua, S.L.-k eta bere Sail Teknikoak garbiketa- eta desinfekzio-lanetarako eta tratamenduak kontrolatzeko akreditazioak ditu, legionelosia kontrolatzeko 865/2003 Errege Dekretuari jarraikiz.

OTARI Ingeniería del Agua, S.L.

-k laneko kalitatea, ingurumena eta segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema integratua du, ISO 9001:2015, ISO 14001:2015 eta ISO 45001:2018 arauak betez. Ur industrialen tratamendurako produktu kimikoen diseinuari, fabrikazioari eta komertzializazioari eta laguntza teknikoko eta kontrol analitikoko zerbitzuei aplika dakieke.

 

INTERTEK CERTIFICATION LIMITED enpresak onartutako sistema bat da, eta ziurtagiri  hauek ditu: 0089578 (9001:2015), 0089580 (14001:2015) y 0100721 (45001:2018).

ISO-9001-Logo%20Intertek_edited.png
ISO%2014001%20Logo%20Intertek_edited.png
ISO%2045001%20-%20Logo%20Intertek_edited
Iso-9001-otari.png
24.png

OTARI Ingeniería del Agua, S.L. -k laborategi bat du ur-analisiak eta egokitzapen-entseguak egiteko eta ur-instalazioetako elementuak aztertzeko bitartekoz hornituta.

 

bottom of page